
"Pole Sport" kirola, erotikaren estigmak hausten
Edurne Azpiolea "Pole Sport" ikaslearekin egon gara solasean. Gizarteak barneratuta dituen estigma erotikoak apurtzen jarraitzen dute kirol hau praktikatzen dutenek, adin guztietakoak, emakumeak zein gizonak. Indian jatorria duen dantza, AEB-n garatu zen. Gaur egun, mundu osora hedatu da, eta kirol olinpiko izateko eskaerak gero eta gehiago dira.