“Murrizketak kulturaren heriotza epaia” direla salatu du SOS Kulturak

SOS Kultura plataformak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Manifestuan irakurri dute kultura, “eskubidea, ondarea, lana, osasuna, identitatea, irizpidea eta gizartea eraikitzeko oinarria dela”. Mikel Pikaza plataformako kideak adierazi duenez hiru hilabeteren ostean egoera “oso kezkagarrian” dago sektorea, horregatik kultura beharrezko ondasun gisa onartua izan dadin eskatzen diete administrazioei, lehenengo urrats gisa. Gehitu du laguntzak martxan jartzeko, aurrekontuak bermatuak izan behar dituztela instituzioek, eta sektorean eman diren laguntzetan, zozketazko esleipenak esan dute, “deitoragarriak” direla. Horrekin batera, salatu du plataformak, protokolo zehatzak behar direla, eta ezin dituztela izan “jarduera blokeatzen dituen prokolo batzuk, dekretuek lana ahalbidetzen duten bitartean”. Nabarmendu dute, mobilizazioekin jarraituko dutela, “kultura bere lekuan jarri arte”.