"Lana ardatz" duten aurrekontuak aurkeztu ditu Bizkaiko foru gobernuak

8.477 milioi euro erabiltzea aurreikusi du EAJk eta PSEk osatzen duten foru gobernuak, joan den urtean baino %3,17 gehiago. Bestalde, (Sailek gastatu dezaketen diru) kopurua ere handitu dute proiektuan, hain zuzen, 28,4 milioi gehiago izango dituzte guztira. Kasu honetan, 2019an baino %2,26ko igoera. Gobernuak lana duela ardatz adierazi du Rementeriak eta enplegu plan bereziaren 10 milioietatik 2,5eko doiketa biltzen du 2020ko aurrekontu proiektuak.