
“Joana Maiz': erresistentzian bizi izateari buruzko gogoeta
Joana Maiz. Euskal Herriko historia kanonikoari buruzko dokumentala esku artean, kasting-etik kanpo utzi duen atsoa berreskuratu du. Laura Odriozola Lauren. Etxetik kaleratua izatekotan den andre zahar bat da, garai batean pop izarra izandakoa. Bi emakume, belaunaldi oso batek eta bizipenek bereizten dituztenak. Bakoitza bere erara bada ere, erresistentzian bizi direnak.