'Irekieraren estetika: mugak lausotu', Iruñeko ikasleen euskarazko adierazpen artistikoa

Arte-bitartekaritzako proiektua garatu du Iruñeko Ziudadelan Leire Urbeltz artista eta hezitzaile nafarrak, Iturrama Institutuko ikasle talde batekin. Testuingurua aztertuz, mapa irakurriz eta birsortuz, tokiko historia ezagutuz eta arte garaikideak erabiltzen dituen hainbat metodologia baliatuz audio-gida disruptiboen sortzea izan da haien erronka. Ziudadelako mugak lausotuz, gotorlekua askotariko ikuspuntutik ikusarazteko, sentiarazteko eta gozarazteko.