'Hilda dago poesia?' liburuaren itzulpenak irabazi du Etxepareren itzulpen saria

Joseba Sarrionandiaren ‘Hilda dago poesia?’ liburuaren katalanerako itzulpenak irabazi du aurtengo Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Saria. Ainara Munt da egilea eta Pol·len edicions etxeak argitaratu du. Itzultzailea oso hunkituta eta eskertuta agertu da.