
‘Eta zu… zertaz zaude nazkatuta?’, Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sarearen kanpaina indarkeria matxista salatzeko
REDI Berdintasunerako Nafarroako Ezintasunen Sareak indarkeria matxista salatzeko kanpaina aurkeztu du azaroaren 25eko egunaren harira. ‘Eta zu... zertaz zaude nazkatuta?’ lelopean, helburu bikoitzarekin jarri dute abian kanpaina; batetik, eguneroko diskriminazio egoerak bisibilizatzeko eta, bestetik, desgaitasunen bat duten emakumeek bizi duten diskriminazio bikoitza ikustarazteko.