
"Ekosozialismo feminista kontraboterea eraikitzeko bide interesgarria dela iruditzen zaigu"
Iñakik eta Itxaso ekosozialismoari buruzko tailerra eskaini dute G7aren aurkako kontragailurrean. Gizartea pairatzen ari den "krisi multipolarraren" aurtean alternatibatzat jotzen dute ekosozialismo feminista: "Mundu osoan gailentzen ari den neoliberalismoaren aurka, mundu alternatibo bat eraiki behar dugu: ekologista, sozialista, demokratikoa, feminista. Ekosozialismoa jotzen dute kontraboterea lortzeko bide gisa. Alde horretatik, trantsizio ekosozialista bat burutzeko zein ildo eta nola landu behar diren landu dute beren tailerrean.