'Dena esanda dago, jarduteko ordua da' lelopean egingo dute manifestazioa azaroaren 25ean

Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak ekintzetarako ordua dela aldarrikatuko du Azaroaren 25eko Iruñeko manifestazioan. Emakumeenganako indarkeriarik gabeko egunerokotasuna aldarrikatzeko kalera atera behar izatea kritikatuta, horren beharra eta izurri horren aurka borrokatzeko beharra azpimarratu dituzte, urte betean, 4 emakume erail baitituzte Euskal Herrian.