Image

'Caminho Longe' dokumentala aurkeztu dute

Josu Martinez eta Txabi Larreategi zuzendarien dokumentalak Alfonso Etxegarai euskal erbesteratuaren eta Kristiane Etxaluzen historia kontatzen du. 34 urte pasa dira Alfonso Afrikako São Tome uhartera heldu zenetik. Frantziak erbesteratua, 1985ean hara bidali zuten Espainiako agintariek. Ordudanik linbo legal batean dago, pasaporterik eta bisarik gabe. Orain, Plentziara, bere herrira, itzultzea erabaki du eta dokumentalean bidai hori kontatuko dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image