'Brexit'-erako plana "kosta ala kosta" gauzatuko duela adierazi du Johnsonek

Urriaren 31 da Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko zehaztutako data. Komunen Ganberak legeari egindako “Letwin” zuzenketa deiturikoa onartu du, zeinak, Bruselaren eta Londresen akordioa etenda uzten duen, Brexit-aren atzerapena behartzen duen legea aktibatuz. Hillary Benn-ek proposatutako lege honek Johnson behartzen du Europar Batasunari karta bat bidaltzera, luzapen bat eskatuz, hilaren 19rako akordio bat ez bada lortu. Ondorioz, Bruselan hiru karta jaso dituzte. Lehena, Londrestik bidalita eta sinatu gabe, hiru hilabeteko atzerapena eskatuz. Bigarrena, Johnsonena, atzerapen hori nahi ez duela esanaz. Eta hirugarrena, Tim Barrowrena, Europar Batasuneko ordezkari britainiarrarena, esanaz, atzerapena eskatu dela soilik, legea betetzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image