
#Bazterrekoak | Zer gertatu zen Ulrike Meinhof kazetari eta militante ezkertiarrarekin?
II. Mundu Gerraren ostean, Aliatuek, horien artean Amerikako Estatu Batuek eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak bi zatitan zatitu zuten mundua, baita Alemania eta Berlin bera ere. 'Gerra hotzaren' testuinguruan hazi zen Ulrike Marie Meinhof kazetari eta ezkerreko militantea eta RAF Armada Gorriaren Frakzioaren sortzaileetako bat izan zen. Militantzian Andreas Badder ezagutzen du, eta armatutako komando baten laguntzaz, kartzelatik ihes egiten laguntzen du. 1970an, beste hiruzpalau militanterekin batera, Armada Gorriaren Frakzioa sortzen dute, prentsa horiak Badder-Meinhof taldea deitzen duena. Ikurrean MP5 subfusil alemaniarra ikusten da, izar gorria atzean duelarik. Jordaniako Fatah taldeak hezituta, Frantziako, Italiako eta Alemania barruko beste talde antifaxistekin lan egin zuten. Gerrillako teknikak erabiliz, isolatutako ekintzetan oinarritu zuten borroka, banketxeak erasotuz (dirua eta armak lortzeko) eta helburu militar eta politikoak oldartuz; koartelak eta enbaxadak ere jomugatzat zituzten. Bitartean, Ulrike, klandestinitatean kapitalismoaren kontra idazten jarraitu zuen, “Anna” eta “Ranna” ezizenekin sinatuz. Poliziak 10.000 markoko ordainsaria jarri zuen Ulrike Meinhof harrapatzearen truke. Langenhagen-en, Hannoveretik gertu dagoen hirian, atxilotu egin zuten 1972an. Berarekin batera Badder, Ensslin eta Raspe RAF-eko buruzagiak ere atxilotu zituzten. 8 urtetako behin behineko espetxe zigorra jaso zuen. Azken epaiketa ospatzen zen bitartean, eta hamaika zigor ez-ofizial jaso ondoren (ia 300 egunez egon zen isolamenduan, eta “tortura zuria” bezala ezagutzen dena sufritu zuen) 1976ko maiatzaren 9an, ziegan urkatuta aurkitu zuten, edo, hori zen bertsio ofizialak esan zuena.