"48.121, San Mameseko errekor baten historia" dokumentala aurkeztu dute

Xabier Mendiak zuzendutako “48.121, San Mameseko errekor baten historia dokumentala aurkeztu zuten atzo San Mameseko Ipar Aretoan. Aurkezpena eta proiekzioa egin zuten, Athleticeko izen handi eta erakundeetako ordezkarien artean. Dokumentalak Madrilgo Atletikoren kontrako Copako final erdietako partida barrutik kontatzen du, Athleticeko emakumezkoen taldeko Nerea Onaindia, Iraia Iturregi, Eli Ibarra eta Arrate Oruetaren bizipenekin. 0-2 amaitu zen partida, baina emaitzaz harago, San Mamesen bildu zen jendetzak egin zuen partida berezi; zehazki, 48.121 zale bildu ziren partidan.