Gurean Gaur

All Stories

Ekonomia zirkularra sustatzeko tresna aurkeztu du Gipuzkoako Ingurumen departamentuak

Birziklapenerako GK Recycling Klusterrak urteko batzarra egin du ekonomia zirkularra sendotzeko, eta Gipuzkoa birzikapen eta berrerabilpenean "erreferentzia" dela nabarmendu du Jose Ignacio Asensio diputatuak: “Sektorea indartzeko aukera ezin hobea dugu, Ekonomia Zirkularraren baitan motore ekonomiko bilakatuz eta krisi garaiotan enplegua sortuz”.

Aurreiritzi ugari lantzen ditu "Ameriketako bidaia" antzezlanak, umorez

Ameriketako Bidaia antzezlana da Tanttaka konpainiaren azken emaitza. Mireia Gabilondok zuzendu du Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreek antzeztutako obra eta protagonistek eman dituzte xehetasunak obra Arriagan eskaintzeko atarian. Martxoaren 23 eta 24ko Arriagako emanaldien ostean, Gasteiz, Basauri eta Balmasedara eramango ditu birak apirilean zehar.

Veronica Satrustegi: "Otsailean 100.000 pertsona atxilotu dituzte AEBren eta Mexikoren arteko mugan"

Veronica Satrustegi kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, eta Latinoamerikako hainbat herrialdetako egoera politikoari buruz hitz egin dugu. Lehenik eta behin, AEBren eta Mexikoren arteko mugara iristen ari diren migratzaileen egoera izan du hizpide. Izan ere, muga horretan azken 20 urteetako migratzaile kopuru handiena biltzen ari da azken asteotan. Satrustegik azaldu duenez, otsailean 100.000 pertsona atxilotu dituzte AEBren eta Mexikoren arteko mugan, eta horietatik 10.000 bakarrik migratzen ari diren adin txikikoak direla gaineratu du. Hala ere, heldu gehienak beren herrialdeetara bueltan bidaltzen dituztela dio kazetariak, eta asilo eskaeren prozesuak ere moteldu egin direla dio.

Jeanine Áñez Boliviako presidente ohiaren atxiloketak Boliviako hainbat herritarren haserrea areagotu du. Satrustegik azaldu duenez, Moralesen aldeko manifestazioetan 36 pertsona erailtzea egozten diote Áñez Boliviako presidente ohiari.

Europar Batasunak Mercosurrekin (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) itxi nahi zuen merkataritza akordioaren negoziazioek jarraitzen dutela azaldu du Satrustegik. Hogei urteren ondoren itxi gabe" dagoela adierazi du, eta prozesi hori "kolokan" dagoela azpimarratu du.

Iosu Ganuza: "Nafarroako Gobernuak lege bat prestatuko du makrobehitegien neurriak mugatzeko"

Iosu Ganuza lankidearekin konexioa egin dugu Iruñetik, Nafarroako hainbat gai jorratzeko.

Caparrosoko makrobehitegiaren handitzera behartu dute epaileek Nafarroako Gobernua. Talde ekologistek protesta egin dute egoera salatzeko. "Gobernuak lege berri bat prestatuko du makrobehitegien neurriak mugatzeko", azaldu du Ganuzak. Izan ere, foru dekretu bat zegoen, baina "epaitegiak bertan beher a utzi du". Auzi honek Gobernua "benetan kezkatuta" dagoela adierazi du Ganuzak, Caparroseko behitegiak izan dezakeen "talka ekonomiko eta ekologikoarekingatik", baina "batez ere" ekoizleengan izan dezakeen eraginarengatik.


Hezkuntzari dagokionean, PAI eredua -Barcinaren agintepean ezarri zuen Nafarroan, antza denez ingelerazko hezkuntza sustatzeko-, hainbat ikastetxek lerroa kentzeko eskatu dute. Gaur bertan protesta egin du Steilasek, salatu dute "nola zortzi urte igaro beharko diren eskoletatik ingelerazko eredua ezabatzeko". Ez dago "irakasle prestaturik" ingelerazko hezkuntza lerro osoak emateko, besteak beste Steilasetik salatzen dutena. Hala, eredu hori "erabat bertan behera uzteko" eskatu duela adierazi du Ganuzak, "agerraldi ikusgarri baten bidez".

Egoera epidemiologikoari erreparatuz, gorakada etengabean ari da birusa Nafarroan, baina orain arte behintzat gobernuak ez du neurriei buruzko aldaketarik iragarri. Gaurko Gobernu batzordearen ostean Santos Indurain kontseilariak adierazi du "momentuz, beste bi astez" indarrean dauden neurriei "eutsi" egingo dietela, apirilaren 8ra arte, alegia. Baina ez dute "baztertzen" beste neurri murriztatzaile batzuk hartzea lehenago.

Susana Panisello ikerlariak euskal deportatuen egoera jaso du

Susana Panisello kataluniar ikerlariak 'Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto' liburua argitaratu du Txertoa argitaletxearekin. Bertan, 1980ko hamarkadan Espainiako Estatuak eskatuta Latinoamerika eta Afrikako herrialdeetara bidali zituzten 70 euskal herritarren errealitatea jaso du. Pompeu Fabra Unibertsitatean egin zuen doktore tesiaren egokitzapena da.
hamaika telebista

Image