
Gurean gaur
All Stories
80 eta 90eko hamarkadetako iruzur ekonomikoko auzi ezaguna izan zen.
Filma prestatzea "erraza" eta "oparia" izan dela dio: "Gidoia konplexua da erreala delako, eta ez du pertsonaia sinplifikatzen", nabarmendu du. Zentzu horretan, esan du pertsonaiak aktorearen parte direla normalean, eta Liderekin amankomunean dituela pasioa eta indarra. Kontrara, nabarmendu du besteen begiradak ez duela pisurik Liderengan, eta dio bera "diplomatikoagoa" dela bizitza errealean.
Pertsonaia femeninoentzat oso momentu interesgarria dela nabarmendu du, elkarrekin etorri direlako plataformen eta serieen eztanda, eta feminisomaren gorakada. Bera 25 urterekin hasi zen antzerkigintza ikasten, "espresio modu" bat bilatzeko. Duela 3-4 urte hasi zen antzerkigintza profesio gisa ikusten, eta aktore izatetik bizi zitekeela ikusten. Zentzu horretan, oso zortedun sentitzen dela dio, zuzendari, proiektu eta ekipo politekin lan egin ahal izan duelako.
"Asko" gustatu zaio bere herrian lan egitea, normalean etxetik kanpora joan behar izaten duelako lanera. Ane filmarentzat oso momentu ona izaten ari dela dio, Goya Sarietako nominazioekin zinema aretoetara buetlatu delako.
Hizkuntza ere izan du hizpide, eta nabarmendu du euskara David Soñudoren apustu "politikoa" izan zela. Bere aldetik, esan digu ez duela euskara asko hitz egiten, eta lan egin behar izan duela naturaltasuna lortzeko.
Gaizka Izagirre Gaztezuloko zuzendaria izan dugu Hamaika Telebistan, Goya sarietarako izendapenak lortu dituzten euskal hautagaiak aztertzen. "Zaila" deritzo sariak aurreikustea, baina 'Ane' filma eta Patricia Lopezek eginiko papera nabarmendu du. Hain zuzen, euskal izendatuenen artean onena da Izagirreren ustez: "Estetika boteretsua du Akelarre filmak, baina gidoi ahulagoa duela iruditzen zait", dio.
Film horiez gain, 'Dardara' Berri Txarrak taldearen azken birari buruzko dokumentala eta 'Non dago Mikel?' dokumentalak gomendatu ditu. Dardara dokumentala orain artekoetatik aldentzen dela dio, eta nabarmendu du oso ondo transmititzen duela zaletuen pasioa: "Dardara dokumentalean oso ondo kontatzen da mundu osoko zaletuek zer sentitzen duten Berri Txarrak taldearekiko".
'Non dago Mikel?' dokumentala bihar estreinatuko da zinema aretoetan, eta nabarmendu du herritar guztiek ikusi beharreko filma dela: "Oso interesgarria da zehazki zer gertatu zen jakiteko".
Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas “Pitu” 'Non dago Mikel?' dokumentalaren zuzendariak elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan. Bihartik aurrera ikusi ahal izango da zinemetan Mikel Zabalzaren kasua aztertzen duen dokumentala. Miguel Angel LLamas 'Pituk' nabarmendu du gaurkotasun "handia" duela dokumentalak, aste honetan argitaratu diren audioez gain, familiak "bertsio ofizialaren aurka borrokan" jarraitzen duelako. Aste honetan bertan argitaratu dira Itxaurrondoko tortura sistematikoak agerian uzten dituen grabazioa, hain zuzen dokumentala egiteko ikerketan lortutakoa.
Hala ere, Amaia Merinok nabarmendu du oraindik ez dutela bertsio ofiziala aldatu, eta ez duela inork esan garai hartan "gezurretan" aritu zirenik. "Ea benetan aurrerapausoak ematen diren egia jakiteko", adierazi du Merinok.
Justizia, egia eta erreparazio bidean, memoria historikoa lantzen duen dokumentala da 'Non dago Mikel?'.
- Albisteetara estekak jartzeagatik ordaindu egin beharko dute Australian Facebook eta Googlek
- Alessandro Ruta: "Marylin Monroeren bizitza ez zen pozez beterikoa izan"
- Azken 24 orduetan 402 positibo berri atzeman dituzte EAEn, eta positibotasun tasa %3,9koa da
- Koronabirus kasuak igo egin dira Nafarroan, bahetze masiboen ondorioz
- Tubacexeko langileek greban jarraitzen dute
- Emakundek zaintza erdigunean jarriko du aurtengo Martxoaren 8ko kanpainan