Gurean Gaur

All Stories

Ixone Retes: "Krisiaz baliatzen ari dira gure eskubideak murrizteko, eta ez dugu onartuko"

Ixone Retes Tubacexeko langilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Asteazkenean Petronorreko Muskizko findegiko langileak babesten izan dira, greba egiten ari baitira ekainaren 20ra arte langileen herenari eragiten dien lan-erregulazioko espedientea bertan behera utz dezatela exijitzeko.

Bi enpresetako egoera salatu du Retesek, eta nabarmendu du borrokan jarraituko dutela langileen kaleratzak bertan behera utzi arte. Hain zuzen, beste hainbat enpresarekin batera, enplegu duinaren aldeko manifestazioa deitu dute ostiral honetarako, Bilbon.

Vero Satrustegi: "Castillok data sinbolikoan hartuko du kargua Perun, Independentzia Egunean"

Veronica Satrustegi Perun bizi den kazetaria izan dugu Hamaika Telebistan. Hego Amerikako egoera soziopolitikoa aztertu dugu, hainbat herrialdeetako egunerokotasunari helduta. Peruko hauteskundeen ondorena, Txileko eskualdeetako hauteskundeak, Kolonbiako istilu eta hilketak, Nikaraguako oposizioko buruzagi batzuen atxiloketak eta hidrokarburoen prezioaren igoera salatzeko Ekuadorreko indigenek egin dituzten protestak izan ditugu hizpide, besteak beste.

Egoera ahulean dauden gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko Euskarri Estrategia aurkeztu dute

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta EUDELek egoera ahulean dauden adingabeak eta 21 urtera arteko gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko Euskarri Estrategia aurkeztu dute. Programa honek, arrazoi ezberdinak medio, euren haurtzaroa eta gaztaroa familia-, gizarte- eta hezkuntza-ingurune natural baten laguntzarik gabe bizitzera behartuta dauden pertsonen babesik eza eta sufrimendua ditu abiapuntu.

Programaran xede nagusia da parte hartzen duten gazte horiek gizartean zein lan munduan murgiltzea. Ildo horretan, Euskarri Estrategiak 12 lehentasun definitzen ditu.

Jaurlaritzak Euskadi Next programaren aukerak nabarmendu ditu EGABen aurrean

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Madrilera eta Lisboara egindako bisita batekin abiaraziko du gaur Next Generation plana. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko Euskadi Next programak ireki duen aukera nabarmendu du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aurrean.
hamaika telebista

Image