Gurean gaur

All Stories

XIX. mende bukaerako Bilbo koadroen bidez ezagutazten du "Bilbo eta pintura" erakusketak

Guggenheim museoak XIX. Mende bukaerako Bilbo ezagutzera gonbidatu ditu bisitariak “Bilbo eta pintura” erakusketaren bitartez. Garai hartako 27 koadro bildu ditu Kosme Barañano komisarioak, Bilbo Alde Zaharretik harago hazten hasi zen garaia irudikatzen dutenak.

Amaia Aldai: "Ilusioz gaude, ez ditugulako mutilek adina pilota txapelketa edukitzen"

Amaia Aldai Emakume Master Cup leihaketan parte hartuko duen pilotaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, 16 pilotarik Binakako Laboral Kutxa Masterra jokatuko dute martxoaren 6tik aurrera, eta "pozik" daudela esan digu.

Azaldu digu txapelketa irekia antolatzea zela asmoa, baina pandemiaren ondorioz, ez dute beste erremediorik izan. Abenduan ireki zuten txapelketa irekian izena emateko epea; 80 emakumek eman zuten izena pilota goxoarekin aritzeko, eta 28k mistoarekin aritzeko, emakumeek pilotan lehiatzen jarraitu nahi dutenaren seinale.

Amaia Ocerin: "Aldarrikatu nahi dugu kulturak erakusten duela bizirik gaudela"

Amaia Ocerin Loraldia festibaleko komunikazio koordinatzailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiaren ondorioz, iaz zati ezberdinetan antolatu behar izan zuten Loraldia festibala, baina aurten, 7. edizioa antolatzea lortu dute. Horrela, martxoaren 9tik 28ra ospatuko da Loraldia jaialdiaren 7. edizioa, Sormenari zor! lelopean, "zailtasun guztien gainetik".

Proposamen anitzak prestatu dituzte, hiru zinema proposamen, eta baita hainbat esperientzia digital ere.

Transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko asmoz Loratuz Lotu sortu dute

Andoaingo Leitzaran Institutuko ikasleek haur eta nerabe transexualentzat Naizen elkartea existitzen dela ikusi zuten, baina helduaroan trantsizioa egitea erabakitzen duten pertsonak laguntzeko erreferentzia falta sumatzen zuten. Ikasketak amaituta, elkartea sortzeari ekin diote Brayan Altismaberes, Mash Elizalde eta Gilen Larrañagak.

Nerea Martinez: "Memoria zentro horrek balio behar du gaur egungo borrokekin jarraitzeko"

Nerea Martinez 1976ko martxoak 3an Zaramagako elizan hil zuten Pedro Mari Martinezen iloba eta Martxoak 3 elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, martxoak 3ko sarraskiaren 45.urteurrenean.

45 urte hauetan zehar, justizia lortu ez duten arren, beste ikuspegi batzutan "aurrera" egin dutela adierazi du Martinezek. Bide horren adierazgarri da Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza Biktimen Oroimenezko zentroa sortzeko akordioa. Hala ere, nabarmendu du gune horrek ez duela "erakusketa gune bat" soilik izan behar, baizik eta gaur egungo borrokekin jarraitzeko, eta gaur egungo giza eskubide urraketak salatzeko gune izan behar duela dio.

hamaika telebista

Image