Gurean Gaur

All Stories

Reyes Carrere: "Udala argazkia bilatzen ari da, baina gauza gutxi egiten ditu bizikidetzarantz"

Reyes Carrere Donostiako EH Bilduko zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, bizikidetza eta memoria hizpide. Donostiako memoriaren plakekin jarrera baztertzaileak daudela salatu du; zentzu horretan, nabarmendu du Goia "argazkiaren bila" dabilela, eta ez duela "bizikiderantz pausorik ematen".

Koldo Otamendi: "DVDa kaleratu du The Bobby's taldeak, historiarako gelditzen den horietakoa"

Ostegunero legez, Musika Zuzenean saioa emitituko da 21:30ean, eta saioko aurkezle Koldo Otamendirekin hitz egin dugu. Gaurko saioan, The Bobby's talde gipuzkoarra elkarrizketatuko dute, eta beren 10 urteko ibilbidearen errepasoa egin digu. Horrez gain, Ander Pikowski izango da 'Hitz bitan' ataleko protagonista, eta Eraso! taldearen 25.urteurrena ere gogora ekarriko du Otamendik.

Europako funtsak enpresa handiak erreskatatzeko erabiliko direla salatu du Kapitalari Planto! plataformak

Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak Europako Funtsen programa ekonomikoa, eta, zehatzago, funtsen baldintzapekotasun eta helburuak kritikatu ditu. Plataformak salatu du europako funtsak ez direla "eraldatze produktiborako plan bat izango, enpresa handiak erreskatatzeko plana baizik". Hori horrela, plataformak hainbat alternatiba proposatu ditu.

Donostiako Infernuko auzokideen aurkako epaiketa irailaren 22ra atzeratu dute

Donostiako Infernua guneko lau auzokideren aurkako epaiketa ekainaren 16an izatekoa zen, baina irailaren 22ra atzeratu du epaileak. Ertzaintzak Donostiako gune okupatuan otsailean identifikaturiko hamalau pertsonetako lau epaituko dituzte, okupatzeagatik usurpazio delitu bat egotzita.

Konstituzio Kontseiluak euskarazko murgiltze eredua onartu du Seaskan

Konstituzio Kontseiluak iruzkin ofizial bat argitaratu du, maiatzaren 21ean argitaratu zuen ebazpenari buruz. Ebazpen horren arabera, euskarazko murgiltze eredua Frantziako Konstituzioaren aurkakoa zen ikastetxe guztietan. Argitalpen berri horrek zehazten du "irakaskuntza publikoan" soilik dela horrela, eta, beraz, ez liekeela Seaskako ikastolei eta ikastetxe pribatu katolikoei eragingo. Hala ere, azken erabaki horrek ez du segurtasun juridikorik.

hamaika telebista

Image