Gurean Gaur

All Stories

Zarata ateraz erantzun diote txantrearrek TAOren ezarpenari

Auzoan ordainpeko aparkalekuen kudeaketa sistemaren ezarpenaren kontrako aldarriak entzun ziren ostegun arratsaldean Txantrean. Euskararen plazatik abiatuta, "Inposaketarik ez. TAO-rik ez. Na+ eta PSNk Txantrea errespetatu "lelopean, hiriburuko Udaletxerainoko bidea egin zuten, musika tresna eta gailuen bidez zarata aterata.

Aieteko Konferentziaren hamargarren urtemugan jardunaldiak egingo dituzte Baiona eta Donostian

Bakeak Euskal Herrian eta mundu zabalean dituen erronkei laguntzeko asmoz, “Aietek 10 urte. Irakaspenak eta Erronkak” Nazioarteko Jardunaldiak antolatu dituzte Conciliation Resources eta Berghof fundazioek, Foro Sozialak eta Bake Bideak. Konferentziaren helburu nagusiak honako hauek dira: euskal bake prozesuaren irakaspenak balioestea, bakearen eraikitze prozesuari dagozkion oztopoak eta aukerak aztertzea eta gatazkak konpontzeko erronka globalez hausnartzea.

Mikel Gurrea: "Gatazka eta bizitza eskutik doaz beti"

Mikel Gurrea zinema zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Veneziako festibalean lehiatuko baita bere seigarren film laburra: 'Heltzear'. Lehen aldia da euskarazko film bat jaialdi horretan lehiatzen dena. Gurreak filmaren sortze prozesuaz eta nondik norakoez hitz egin digu; filmak "aspektu autobiografikoak" dituela aitortu du, baina fikzioarekin uztartuta daudenak.

Koldo Otamendi: "Euskal Herrian kriston bizitasuna dago musikari dagokionez"

Musika Zuzenean Hamaika Telebistako saioa izateaz gain, hanka askoko egitasmoa da. Agenda ataria ere bada eta berritu berri dute. Pandemiak eragindako basamortuaren ostean, kultur areto, gaztetxe edota tabernak musika kontzertuak antolatzen hasi dira, eta horren isla da Musika Zuzenean webgunea. Irailarekin batera kontzertu agenda gizendu da eta une honetan 250 emanalditik gora kontsultatu daitezke webgunean, euskara hutsean.

Auzolanean sortutako egitasmoa dela adierazi du: "Ni koordinatzailea naiz, baina nire atzean jende asko dago emanaldien berri ematen, fitxak sortzen, testuak osatzen...". Euskal Herrian sekulako bizitasuna dagoela azpimarratu du, eta kontzertu ugari egiten direla: "Zirkuitu anitza da".

 

hamaika telebista

Image