Tubacexeko langileak gaur itzuli dira lanera, 236 egun greban eman ondoren

Tubacexeko langileak lanera itzuli dira gaur, 06:00etan, 236 eguneko grebari amaiera ematen zion akordioa sinatu ostean.

ELAk, CCOOk eta Sindikatu independenteak alde bozkatu dute, eta aurka STAT eta LAB sindikatuek. Azken honetako kidea da Ixone Retes, eta azaldu digu eurek akordioaren alde bozkatu ez duten arren, irribarre batekin joango direla lantegira, eta kaleratu nahi zituztenek "han ikusi beharko" dituztela berriz. Borrokak duen balioa nabarmendu nahi izan du: "Bada garaia zapaldu nahi gaituztenei gauzak zail jartzeko”.

Txalo eta bengalen artean egin dute, Amurrioko lantegiaren sarreran izan diren dozenaka lagunen artean, Aiaraldeko Greba Batzordeak deituta. Taldea zoriondu eta, aldi berean, eskerrak eman dizkiete langileei "erakutsi duten ausardiagatik eta duintasunagatik", baita hilabete hauetan mobilizatu diren eskualdeko jendeari ere.

 

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image