Patrizia Velez: 'Espetxe politikak ez ezartzea eskatzen dugu, eragina dute presoen osasunean'

Atzo Memoriaren eguna ospatu zen eta Patrizia Velez Etxerateko bozeramaileak normalizazioaren bidean aurrerapausoak emateko beharra azpimarratu zuen. Etxeratek eskatu du espetxe politikarik ez aplikatzeko, eta euskal presoek jasotzen duten tratua humanizatzeko.

Gainera, ez dute ulertzen oraindik euskal presoak Euskal Herritik kanpo egotea, argi utzi baita elkarbizitzaren bidetik jarraitu nahi dutela. Hala eta guztiz ere, Velezek nabarmendu du gizarteko sektore batzuek ez dutela akordiorik lortu nahi presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eta elkarbizitza-prozesuarekin jarraitzeko. "Konprometituta gaude, baina gizarteko beste sektore batzuen erresistentzia dago", bereizi du Velezek.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image