Oihana Teyseire: "Egoera okerrera egiten ari da Iparraldean, bereziki Zuberoan"

Gaurtik aurrera txertoa jasotzeko hitzordua eska dezakete Ipar Euskal herrian 18 urtetik gorako edonork. Txertaketaren abiadura azkartu egin nahi du Macronen gobernuak Oihana Teyseire kazetariak azaldu digunez. Azken egunotan datuek okerrera egin dute Ipar Euskal Herrian.

Bestalde, asteburu honetan murgiltze ereduaren defentsan Baionan egindako manifestazioari buruz ere hitz egin digu Teyseirek. 10.000 lagun inguru bildu ziren Lapurdiko hiriburuko kaleetan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image