Oihana Teyseire: "Badirudi herriko bozen dinamika errepikatu dela Hendaiako departamenduan"

Igande honetako hauteskundeen emaitzak errepasatuz ekin diogu analisiaren tarteari Oihan Teyseire kazetariarekin. behin baino gehiagotan azpimarratu du zaila dela abstentzio maila honekin analisi zorrotz bat egitea, baina nabarmendu digu badirudiela lehenagotik datorren joera baten emaitza dela oraingoan ezkerreko subiranistek lortutako emaitza.