Miren Basaras: “Goizegi da neurriak guztiz lasaitzeko”

Maria Txibite Nafarroako lehendakariak COVID-19aren aurkako neurri ia denak bertan behera utziko dituztela iragarri duen egun berean izan dugu Gakoak saioan Miren Basaras EHUko mikrobiologoa. Neurriak arintzeko “goizegi” dela nabarmendu digu. Izurritearen datuek hobera egin duten arren, oraindik ere 100.000 biztanleko 25 kasuko intzidentzia tasara ze garelako iritsi ez Nafarroan, ez gainerako lurraldeetan ere.

Txertaketaren garrantzia azpimarratu nahi izan du EHUko mikrobiologoak. “Eginkizun pertsonala” dela onartu du, baina aldi berean gizarte osoarentzat onuragarria dela aintzat hartu eta txertatzera animatu nahi izan ditu oraindik hala egin ez dutenak.

Pandemia gurera iritsi zenetik urte eta erdi igaro da dagoeneko. Luze egin zaigun arren, Basarasek gogorarazi nahi izan du orain arte izan diren izurriteak hau baino luzeagoak izan direla. Balioan jarri du oraingoan zientziari esker txertoa horren azkar lortu izana eta lortu dena “historikoa” dela nabarmendu du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image