Miren Basaras: "Bigarren dosia beharrezkoa da; ez dadila inor dosi bakar batekin geratu"

Azken egunotan Astra Zenecaren bigarren dosiaren inguruan sortutako anabasa argitzen saiatu gara Miren Basaras mikrobiologoarekin. Argi utzi nahi izan du garrantzitsuena bi dosi hartzea dela, “dosi bakar batekin ez dadila inor geratu”. Onena bi dosiak txerto berarenak izatea dela azaldu digu, baina beste aukerarik ezean hobe dela bi dosi ezberdin hartzea bakar bat hartuta geratzea baino.