Martxelo Diaz: "Epaiketa bertan behera uzteko eskatu du defentsak irregulartasunak medio"

13-13 sumarioaren epaiketaren lehen egunak emandakoa kontatu digu Martxelo Diazek Madrildik. Lehen auzi saioan ez du inork deklaratu, atarikoetan eman baitute egun osoa. Defentsak epaiketa bertan behera uzteko eskatu du hainbat irregulartasun egon direla argudiatuta baina Murillo epaileak epaiketarekin aurrera jarraituko dutela adierazi du.