Jose Mari Esparza: "Datuek frogatzen dute inmatrikulazioekin egin den bidegabekeria"

Eliza Katolikoak Estatu espainiarren 1995 eta 2015 artean egindako inmatrikulazioen zerrenda egin du publiko exekutibo espainiarrak. Jose Mari Esparza Nafarroako ondarearen defentsarako plataformako kidearekin hitz egin dugu zerrenda horri buruz, aldez aurretik Euskal Herrian alor honetan plataformatik egindako lanari buruz eta baita zerrenda hau publiko egiteak izan ditzakeen ondorioei buruz ere.