Jon Ayala, ELA: "Jaurlaritza ITPren salmentan sartzea nahi genuen lanpostu guztiak mantentzeko"

Gaur baieztatu da Bain Capital funts estatubatuarrak ITPren gehiengoa erosiko diola Rolls Royce konpainiari. Jon M. Alaya ELAren ITPko delegatuak azaldu digu eurek lehen unetik Jaurlaritzak operazioan parte hartu zezan nahi izan dutela, lantegiak eta lanpostuak hemen geratzen zirela ziurtatzeko.

Astearte goizean dute bilera zuzendaritzarekin. Bertan esango dietenaren esperoan, oraindik ere lanera itzuli gabe jarraitzen duten 80 lankideen egoeragatik kezkatuta daudela nabarmendu digu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image