Iñigo Aduriz: “Txertoen banaketan izaten ari diren irregulartasunak pandemiaren ustelkeria dira”

Estatu espainiarreko politikari buruz hitz egin dugu, bi astean behin egin ohi dugun moduan, Iñigo Aduriz kazetariarekin. Gaur bertan dimisioa eman duen Salvador Illa ministroari buruz hizketan hasi gara. Pandemia baten erdian osasun ministroa hautagai izendatu izanak eta hautagaitza ofiziala izan ondoren ere oraindik ministro karguan jarraitu izanak kritika ugari eragin ditu. Horri buruz, eta Illak Katalunian izan dezakeen perfilari buruz jardun dugu Adurizekin. Horrez gain, pandemiaren kudeaketan PPren Madrileko gobernua izaten ari den jarrerari buruz eta txertaketa prozesuan estatu espainiarrean izaten ari diren irregulartasun kasuei buruz ere hitz egin dugu.