Garikoitz Goikoetxea, UEMA: “Osasun arloan hizkuntz eskubideen urraketak ohikoak dira”

Osasun zerbitzuei buruzko azterketa aurkeztu du gaur UEMAk Eusko Legebiltzarrean. Garikoitz Goikoetxea UEMAko kideak azaldu digunez oraindik ere "eguneroko ogia" dira hizkuntza eskubideen urraketak osasun zerbitzuetan. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen azterketaren arabera UEMAko kide diren herritako bost osasun langiletatik batek ez daki euskaraz.