Estitxu Garai: “Sindikalgintzaren kriminalizazio saiakera baten aurrean gaude”

Polizia Nazional espainiarrak LAB sindikatuko hainbat kide atxilotu izana sindikalgintzaren eta, zehazki, LAB sindikatuaren aurkako “kriminalizazio saiakera” bat dela salatu du Gakoak saioan Estitxu Garaik. Gaineratu du ez zaiola kasualitatea iruditzen atxiloketek “mugimendu feministarekin eta honen aldarriekin lotura” izatea.

Bestalde, gaur jakin dugu Cabacas auzian zigortutako ertzain bakarrak ez duela azkenean espetxetik pasa beharko. Kasuaren hasieratik gertatu den guztia “iraingarria” iruditzen zaio Garairi “sendiarentzat, ingurukoentzat, baina baita jendartearentzat ere”.

Amaitzeko, unibertsitateetako irakasleak txertaketa kanpainan lehentasunezko taldeetatik at uzteko erabakiari buruz ere hitz egin digu EHUko irakasleak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image