Estitxu Garai: "Illa efektuak ekarri duena bloke independentista elkartzea izan da"

Katalunian ERC eta CUPek lortutako gobernu akordioari buruz hizketan ekin diogu analisiaren tarteari Estitxu Garairekin. Bere ustez PSOEk Salvador Illa hautagai izendatuta lortu duena alderdi independentistak gehiago elkartzea izan da.

Bestalde, asteazkenean hastekoa den Hizkuntza Gutxituen XVIII. Nazioarteko Biltzarrari buruz ere hitz egin digu. Bilbon egingo da aurtengoa, baina Covid-19a dela eta, "Bilbonline" egingo dutela azaldu digu.