Estitxu Garai: “ Ertzaintzaren ereduei buruzko hausnarketa seria egiteko garaia da”

Ertzaintzari buruz ohi baino gehiago hitz egin behar izan dugu azken aldian. Atzo Barakaldon CCOOko Javi Gómezi sudurra hautsi zion ertzain baten borra kolpea abiapuntutzat hartuta, polizia ereduari buruz hitz egin digu Estitxu Garai EHUko irakasleak. Azaldu digu bere iritziz azken aldian Donostian Ertzaintza bertaratu ondoren sortutako liskarrak erabiltzen ari dela Jaurlaritza, txertoaren banaketan izandako irregulartasunak eta Gotzone Sagardui osasun sailburuaren dimisioa eskatuz oposizioak egindako adierazpenak estaltzeko.

hari berari tiraka, Andoni Ortuzar EAJko EBBko buruak "Mozkor Borroka" terminoa erabiliz egindako adierazpenak ere aztertu dizkigu. Bere esanetan Jeltzaleen presidenteak egindako adierazpenak AEBetan Alt-Right deritzanak erabili ohi duen komunikazio estrategiaren ildotik eginak izango lirateke.