Estitxu Garai: "Azaroaren 25a ez da zuriketa morerako egun bat, borrokarako egun bat da”

Euskaraldian izena emateko azken eguna zen gaurkoa, eta ekimenari buruz hizketan ekin diogu analisiaren tarteari. Bereziki euskarak bideojokoetan duen presentzia apalari buruz hitz egin digu, eta baita Twitch plataforma euskaraz jartzeko ekimenari buruz ere. Horrez gain, Espainian txertoa banatzeko ardura izango duena gobernu zentrala izango dela jakin berritan, halakoek euskal herriko bi erkidegoek duten autonomia maila exkaxa agerian uzten dutela nabarmendu du. Amaitzeko, bihar izango da Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, Azaroaren 25a. Bezperan beste eraso matxista baten berri izan dugu Donostian. Guzti honen aurrean, zuriketa morea atzean utzi eta biharkoa borrokarako egun bat dela aldarrikatu du Estitxu Garaik.