Estitxu Garai: "Astra Zenecaren bi dosiak hartu nahi dituztenei xantaia gogor bat egiten zaie"

Xantaia gisa definitu digu Estitxu Garaik erakunde publikoak Astra Zenecaren lehen dosia hartu zuten herritarrei egiten ari direna. Salatu du bigarren dosia Astra Zenecarena edo Pfizerrena hartzeko aukera eman zaien arren, herritarren bizkar utzi dela Astra Zeneca aukeratuz gero immunizazioa bete gabe geratzeko arriskua.