Eguzki Urteaga: "Probableena Junts eta ERCren gobernu bat da, CUPek kanpotik babestuta"

Kataluniara begira ekin diogu analisiaren tarteari Eguzki Urteagarekin. Ostiraleko inbestidura saioan Pere Aragonesen hautagaitza babestuko duela berretsi dute CUPen oinarriek, eta orain Juntsen babesa falta zaio ERCren hautagaiari.

Horrez gain, aste honetan bertan Israelen egindako hauteskundeen emaitzei buruz ere jardun dugu, eta baita 'Euskara Geroan' elkarteak Ipar Euskal Herrian hezkuntza arloan euskararen egoerari buruz egindako ikerketari buruz ere.