Eguzki Urteaga: "Alsaziako Elkagoaren eredua interesgarria da Ipar Euskal Herriarentzat"

Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia eta Teknologia plana ekarri digu gaur Gakoak saiora Eguzki Urteagak. 2008ko krisia gainditzeko Espainiak hartutako bideari muzin egin eta ikerkuntzan, berrikuntzan eta kalitatean oinarritutako eredu baten alde egitearen garrantzia azpimarratu digu.

Horrez gain, Alsazian eratu berri duten Elkargo Europarrari buruz eta izango dituen eskumenei buruz ere jardun dugu, eta baita Qatarren 2022an egitekoa den Munduko Futbol Kopa dela eta egiten ari diren eraikuntza lanetan hildako milaka langile migratzaileei buruz ere.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image