Eguzki Urteaga: "Adineko zentroen kudeaketa eredua birplanteatu behar da"

Adinekoen egoitzetako egoerari buruz, eta orokorrean gure gizartea pairatzen ari den zahartze prozesuari buruz hitz egin dugu Eguzki Urteagarekin. Horrez gain, aipatu digu aurtengo Durangoko Azokak lehen lerrora ekarri duela kulturaren digitalizazioa, eta horrek dakartzan aldaketa guztiak. Amaitzeko, errefuxiatuei buruz hitz egin dugu. 80 milioi dira dagoeneko munduan, inoiz izan den kopururik handiena.