Beñat Zarrabeitia: "Maradona futbolaren historiako pertsona garrantzitsuenetakoa izan da, garrantzitsuena ez esateagatik"

2020ko azaroaren 25ean hil da Diego Armando Maradona. 60 urterekin hil da futbolaren historiako jokalaririk garrantzitsuenetakoa, garrantzitsuena ez esateagatik. Futbolaz harago, munduko mila txokotako herri kulturan bere lekua duen argentinarrari buruz hitz egin dugu Beñat Zarrabeitia lankidearekin.