Beñat Zaldua: "Urtebete jaitsi da bizi itxaropena Hego Euskal Herrian COVID-19a dela eta"

Bizi itxaropenak behera egin du 2019tik 2020ra COVID-19aren ondorioz. Beñat Zaldua kazetariak azaldu digunez bizi itxaropenak 1900 ingurutik izan duen bilakaeran hiru koska handi ikusten dira, 1918ko gripearena, 36ko gerrarena, eta orain COVID-19ak eragin duena.

Hain justu pandemiari aurre egiteko Jaurlaritzaren lege proposamenari buruz ere hitz egin dugu. Berandu dator legea Zalduaren iritziz, eta oso grrantzitsua izango litzateke halako lege batek legebiltzarrean ahalik eta alderdi gehienen babesa izatea.

AEBetara begira ere jarri gara, George Floyd hil zuen polizia erruduntzat jo baitu epaimahaiak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image