Beñat Zaldua: “Ongi azaldu behar da txertoek ohiko segurtasun filtroak pasa dituztela”

Covid-19aren kontrako txertoari buruz hizketan ekin diogu Beñat Zalduarekin astero egin ohi dugun tarteari. Azpimarratu digu bereziki garrantzitsua dela herritarrei azaltzea Covid-19aren aurkako txerto hauek ohi baino azkarrago garatu diren arren txerto guztien segurtasun neurri berberak bete dituztela. Horrez gain, Zubietako erraustegiari buruz ere hitz egin dugu. Bestalde, Jaurlaritzak uko egin dio erraustegiak behar duen baimen bat berritzeari. Zalduak nabarmendu du erraustegian erretako hondakinak ez direla argindarra sortzeko erabiltzen ari, hori izan zen arren instalakuntza hau zuritu edo "berdetzeko" erabili zen argudioa.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image