Beñat Zaldua: “Juntsek nahi duena legealdirako akordio bat da"

Kataluniara begira ekin diogu analisiaren tarteari Beñat Zaldua kazetariarekin. Ostiral honetan egingo da Kataluniako Parlamentean Pere Aragonesen inbestidura saioa. ERCk oraindik ez du Juntsekin akordioa lortu, eta ikusteko dago ea lehen bozketan izendatu ahal izango duten azkenean presidente ERCren hautagaia.

Horrez gain, Eskozian datorren legealdian egin asmo duten independentzia erreferendumari buruz ere jardun dugu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image