Beñat Zaldua: "Bokazioz kazetari garenontzat eredu eta hauspo izan da Pepe Rei"

Save the Childrenek EAEn egindako inkestaren emaitzei buruz hitz egin dugu Beñat Zaldua kazetariarekin. Eurek artatutako lau familiatatik batek lana galdu duela diote, eta inkestan parte hartu duten familien erdiak zailtasunak dituela hipoteka edo alokairua ordaintzeko.

Horrez gain, Pepe Reiri buruz ere hitz egin digu. Beretzat eta 80ko hamarkadan jaio eta orain kazetari diren askorentzat “eredu” eta “hauspo” izan zela kontatu digu.

Amaitzeko, Madrilen Isabel Diaz Ayusok dimisioa eman ondoren sortutako ekaitz politikoari buruz ere jardun dugu.