Ane Urkiri: "Superkopa orain irabaztea 2015ean irabaztea baino balentria handiagoa da"

Athleticek atzo Kartujako estadioan lortutako garaipenari buruz hitz egin dugu Ane Urkiri kirol kazetariarekin. Bilboko klubaren gizonezkoen lehen taldeak lortutako hirugarren Superkopa da atzokoa. Azken hau irabaztea, dena den, balentria handiagoa da Urkirirentzat 2015ekoa irabazi izana baino.