Ane Urkiri: "Ez du zentzurik bi euskal talderen arteko neurketa bat La Cartujan jokatzeak"

Euskal taldeek asteburuan lortutako kirol emaitzak errepasatuz ekin diogu asteburuak kiroletan eman duenaren errepasoari Ane Urkiri kazetariarekin. Errealak jasotako jipoia, Athletic eta Eibarren arteko derbya, eta Osasuna eta Alavesen egoerari buruz hitz egiteaz gain, bi aste eskas barru Erreala eta Athleticek Sevillan jokatuko duten Kopako finala Euskal Herritik horren urrun jokatzeari ez diola zentzurik bilatzen azaldu digu.

Horrez gain, saskibaloian Bilbao Basket eta Baskoniaren arteko derbyari buruz ere jardun dugu, eta baita eskubaloian Anaitasuna egiten ari den denboraldiari buruz ere.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image