Ane Urkiri: "Ametsa egia bihurtu dute Alaveseko jokalariek"

Asteburuak kiroletan emandakoaren errepasoa egin dugu astelehenero bezala Ane Urkiri kazetariarekin. Alavesek emakumezkoen lehenengo mailarako lortutako igoerak Gasteizen eragindako pozari eta Osasunak gauza bera lortu ez izanak Iruñean eragindako tristurari buruz hitz egin digu Urkirik. Baita errugbian Gernikarrek lortutako ohorezko mailarako igoerari buruz eta Odei Jainaga jabalina jaurtitzaileak lortutako marka berriari buruz ere.