Ane Irazabal: "Turismo sektorea berpizteko presa handiarekin dabil Italia"

Uda iristear da eta turismoa erakartzeko Covid-19aren aurkako neurriak arintzen ari dira Europa hegoaldeko estatuak. Horien artean aurreratuen doana Italia izan daiteke. Ane Irazabalek bertatik azaldu digunez, “turismo sektorea berpizteko presa handiarekin dabil Italia”. Ez da harritzekoa, kontutan izanda sektoreak lurraldearen BPGren %13a ordezkatzen duela.