Ane Irazabal: "Migrazioan eskuin muturraren aldarrikapen asko bere egin ditu Draghik"

Migrazio gaiei begira ekin diogu analisiaren tarteari Ane Irazabal kazetariarekin. Azaldu digu Mario Draghiren helburua Libiarekin ere Turkia eta Marokorekin lortutakoen antzeko akordio bat lortzea dela migratzaileei bidea Afrikan bertan ixteko. Irazabalen iritziz "migrazioan eskuin muturraren aldarrikapen asko bere egin ditu Draghik".