Alfre Elgezabal: "Zaldibarkoa legea betetzearekin gertatutakoa saihestu zitekeen"

Ostegunean egingo da Joakin Beltranen hileta elizkizuna Zallan. Jaurlaritzak haren gorpuaren bilaketa lanak bertan behera uzten zituela jakinarazi baino gutxi lehenago egon zen Alfre Elgezabal bere senideekin. Eurentzat albistea golpe oso gogorra izango zela azaldu digu. Nabarmendu du gainera Zaldibarren gertatutakoa ekiditeko nahikoa zela legea betetzearekin.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo errenta aitorpenaren kanpainan hartutako erabakiei buruz ere hitz egin digu. Modu presentzialean egiteko aukera bertan behera utzi eta dena sarean egiteko modua jarri zuen martxan Aldundiak, baina adinekoen kexei jaramon egin eta azkenean modu presentzialean egiteko aukera ere jarri dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image