Aimar Etxeberria, ELA: “Adinekoen egoitzen sistemak urteak daramatza horrela funtzionatzen”

Gipuzkoako zahar etxeetako egoera “inhumanoa eta lotsagarria” dela salatu dute langileek. Aimar Etxeberria ELA sindikatuaren Donostialdeko erresidentzietako arduradunak azaldu digu Txara 1 adinekoen egoitzako baldintzak ez direla salbuespena, eta "erraza" dela halako egoerak ia edozein egoitzatan topatzea, "erresidentzia gehienetan" gertatzen den kontua dela azpimarratu baitu.

Egoiliarrei eskaintzen zaien zaintza eta langileen lan baldintzak elkarlotuta doazela azaldu du. Esaterako, azaldu du gaur egun egoiliar batek ohean 14 ordu pasa behar izatearen arrazoia langile falta dela. Halaber, nabarmendu digu Gipuzkoako adinekoen egoitzetan plazen %85 inguru itunpekoak direla, eta horrek eragina duela egoiliarren bizi kalitatean.

Egoera konpotzeko erakundeek baliabideak jartzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Halaber, Aldundiak "ordena jarri" beharko lukela egoeraren aurrean, eta salatu du sindikatuek urteak daramatzatela bilkura bat egiteko deia egiten. Salatu du gaur egungo jarrera ez dela "batere positiboa, ez dutela ia erantzunik jasotzen eta diputatuek ez dutela borondaterik egoera aldatzeko".

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image